Gozatu landaz Hondarribian, Gipuzkoa
ITSASOA ETA MENDIA UZTARTZEN DITUEN INGURUNE PRIBILEGIATUA
Ongi etorri Artizarrara
Lasaitasuna behar baduzu, deskonektatu eta berdeaz gozatu, hona hemen gure baserria, Artizarra. Oso giro lasai eta isilean. Etxea berdegune zabalaz, zuhaitzez, erreka, frontoi eta aparkalekuaz inguratuta dago.
- 6 -7 pertsona
- 3 logela
- 4 ohe
Gure landetxea
Apartamentua bi solairutan banatutako 100 m2z osatuta dago, jabeok bizi garen eraikin berean, baina sarbide independentearekin (etxearen eskuinaldea). Beheko solairuan ohe bikoitzeko bi logela daude (horietako bat bi ohe bihur daiteke) eta egongela bat, sukalde txiki bat, sofak, telebista eta negurako egur-berogailua. Bigarren solairuan gela handiago bat dago eta ohe gehigarri bat jartzeko aukera ematen du. Gela bakoitzak bere bainugela du dutxarekin. Edukiera 6 heldu eta haur batentzat da. Ezin da barruan erre.
Etxe inguruan eta lorategian mahaiak eta aulkiak, piknik mahaiak eta hamakak ditugu otorduak egiteko, irakurtzeko edo lasai egoteko.
Seme-alabekin datozen familiek kontuan izan Eusko Jaurlaritzaren Familia Turismoaren zigilua lortu dugula, beraz, sehaska, ohe gehigarria, aulkirako trona, pixoihalak aldatzekoa, bainuontzi puzgarria, komun-erreduktorea, pixontzia, eskailera babeslea, ipuinak eta beste zenbait jolas dituzue erabilgarri.
Gainera, gure katu, oilo, txakur, pottoka, baratze ekologiko eta fruta-arbolekin gozatu ahal izango duzue.
Herrigunetik 2 km-ra gaude eta hondartzatik eta aireportutik 3 km-ra. Gure etxea mendi eremuan dago, Guadalupeko Santutegiaren eta Jaizkibel mendiaren magalean, beraz, mendi-ibilaldiak egiteko aukera asko daude.
Inguruan
Hondarribia oso herri polita da, Erdi Aroko alde zahar harresiduna du, Marina auzoa jatetxe on askorekin, itsasargia, arrantza portua, kirol portua eta hondartza. Eta oso ondo kokatuta dago Donostia (18Km), Donibane Lohitzune, Miarritze (20-30Km), Baztango harana (50Km), Zarautz, Getaria eta Zumaia (30-35Km) bisitatzeko.
Leku interesgarriak
- Hondarribiko hirigune historikoa.
- Hondarribiko itsasargia, portua, kirol portua eta hondartza.
- Hondarribiko Marina auzoa pintxo onak jateko.
- Mendi ibilaldiak egiteko aukera asko, ibilbide errazekin eta bista ederrekin.
- Guadalupeko santutegia, Jaizkibel mendia eta jaitsieran Pasai Donibane herri ederra.
- Mugaz bestaldeko kostaldea eta barnealdea: Donibane Lohitzun, Miarritze, Baiona, Sara, Ainhoa…
- Donostia eta kostaldea: Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia,...
- Nafarroako iparraldea: Bortziriak, Malerreka eta Baztan haranak.
Lurreko jarduerak
- Mendiko bizikleta - BTT
- Eskalada
- Ibilbide gastronomikoak
- Mendi ibilaldia - trekking
- Arku-tiroa
- Golfa
Ur-jarduerak
- Urpekaritza
- Itsasontziko bidaiak
- Arrantza
- Piragüismo - Kayaks
- Surf
- Bela
Ezaugarriak eta zerbitzuak
Kanpoan
- Lorategia
- Aparkalekua
- Baratze ekologikoa
- Barbakoa
- Terraza
- Baserria
Barruan
- Bainugela logelan
- Liburutegia
- Berogailuak
- Tximinia
- Jangela
- Mikrouhin-labea
- Egongela
- Telebista
- Sukaldea
Zerbitzuak
- Sehaska eskuragarri
- Arropa garbitzen da
- Animaliak onartzen dira, aurrez abisatuta
- Interneterako sarbidea
Egoera
- Zolatutako sarbidea
- Hirigunetik kanpo
- Isolatuta
- Mendia
- Baso baten ondoan
- Golf zelaitik gertu